XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IHIZLARI OKHERRA
I- Ihizlaria goraita da lehen ûrzo pasajian
Kabanan postatûrik edo bestelan Kurri mendian
Utzûltzian oro espanto ûrzo franko jibezian
Zunbaiten erran nahi beitû denak utzirik aidian.

II- Ofiziua arauz hun dela behar dûgû ezagûtû
Argitûz geroz gizun gûti Kharrikan beita zahartû
Arratsa jin denian gero nahi lûkianak Khûntû
Erdiek ere ez dukie pholboaren saria Kitatû.

III- Hargatik ez phentsa badela oroton bardin okherrik
Nik, sûjet hori aiphatzen dût ikhusik bat haietarik
Ixtoria Khunta bainio zier gomendatûz aski
Ez dezazien erririk egin bera so datekilarik.

IV- Sasuian entzûn dianian lehen tirua phartitzen
Kartuxaz ditû gerrikua eta xakolak bethatzen
Ez uste ûkhen gure Pierra arhinzki dela plantatzen
Herri gûzian ez da bestebat hori ahal denik partzen.

V- Arma bat badû Kasi berririk segûrki bi Kanutako
Eta txakûr bat mila hezirik Kolpatien ekharteko
Mûseta ere heñbat nasari hanitxeren edeiteko
Ez dû Kaxketa baizik falta gradian Kunplet izateko.

VI- Egûn batez mendi gañerat juranik argi azkorrian
Hatsalbotûrik jarri zaikû haritz handi baten Khantian
Ûrzuak saldoka agurrez horen jeikazi nahian
Bego lehenik hats hartzera gero liberti gitian.

VII- Ûrzo malin bat phauzatzen zaio delako haritxan gaiñian
Jeik-eta laster thiratzen deitzo bi tiro aide hunian
Segûrtatûrik egotxi ziala batan ez bazen bestian
Zer ikhûsten dû? bere ûrzua goxoki ber adarrian.

UNDARRA BESTE ALDIAN.